XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMA - Ez da abantail ttipia!....

PARISTARRA - Ofizio bat baino bi ikastea hobe zela, betitik pentsatu izan dut....

AMA - Ni zure alde hortan....

PARISTARRA - Oto-zaingoan ere ari izana naiz....

AMA - Izan zirea oto baten jabe ere?....

PARISTARRA - Ba... Egun hautan saldua dut azkena eta berri ederragoko bat manatua dut.

AMA - Sekulan hemen sartzen bazira, ibilko gira, mutila otoan eta nausia oinez....

PARISTARRA - Ba, berdin dirua esku artean izanki-eta, kurri-araztea hobe zela, pentsatu dut....

AMA - Ez da gaizki pentsatua... Ho! gizon hek hobe ditut mugi-araztea!....

Bertzenaz zuri hemen denbora galaraziko dautzugu... Banoha hetaraino!... Zuk, Dominika, segi-atzu hemengo lanak! (Jalitzen da).

PARISTARRA - (Aphur bat ichilik egonik).

- Dominika, ez dut nehun zu bezain andere charmantarik aurkhitu!.

Dominikak espaldak altchatzen ditu... bere lanari ari da....

Ichilik daude aphur bat.

PARISTARRA - Nahi duzia, esku-kolpe bat?... Lagunduko zaitut....

DOMINIKA - Ez, ez, milesker!... Ez dut laguntza beharrik!.

Aphur bat, ichilik daude.

Paristarra chutitzen da... Dominikaren ondotik dabil... nahi luke zerbaitetan lagundu...

Bainan Dominikak ez dio padararik emaiten.

PARISTARRA - Dominika, nik otoa ukaitean, gaitzeko piaiak eginen ditugu biek buruz-buru.

DOMINIKA - Ez dut otoan ibiltzea maite!.